2 Erregueac 1:2-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta hirugarren egunean aguertu cen guiçon bat Saulen campetaric heldu cena, soinecoac xehaturic eta burua herrautsez estalia; eta Dabiden aitzinera ethorri cenean, ahuspez erori cen eta adoratu çuen.

3. Eta Dabidec erran cioen: Nondic heldu çare? Ihardetsi cioen: Israelgo campetaric ihes eguin dut.

4. Dabidec erran cioen: Cer guerthatu da? erradaçu. Hunec ihardetsi çuen: Populuac gudutic ihesari eman du, eta hainitzac populutic hilac erori içan dira; eta Saul ere eta Jonathas haren semea hilac dira.

5. Eta Dabidec erran cioen berria ematen cioen guiçon-gazteari: Nondic daquiçu Saul eta Jonathas haren semea hilac direla?

2 Erregueac 1