1 Tesalonikarrei 4:3-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Ecen haur da Iaincoaren vorondatea,çuen sanctificationea, paillardiçataric beguira çaitezten:

4. Eta iaquin deçan çuetaric batbederac bere vnciaren posseditzen sanctificationerequin eta ohorerequin:

5. Ez guthiciataco affectionerequin, Gentil Iaincoa eçagutzen eztutenen ançora.

6. Nehorc ezteçala aurizqui edo engana bere anayea eceinere eguitecotan: ecen Iauna gauça hauen gucién mendecaçale da, nola lehen-ere erran eta testificatu baitrauçuegu.

7. Ecen ezgaitu deithu vkan Iaincoac cithalqueriatara, baina sanctificationetara.

8. Bada gauça hauc arbuyatzen dituenac, eztu guiçon-bat arbuyatzen, baina Iaincoa, ceinec bere Spiritu saindua gutan eçarri-ere vkan baitu.

9. Anayetassunezco charitateaz den becembatean, eztuçue mengoaric scriba dieçaçuedan ecen ceuroc Iaincoaz iracatsiac çarete, elkar onhets deçaçuen.

10. Ecen eguiten-ere baduçue haur Maeedonia gucian diraden anaye orotará: baina othoizten çaituztegu, anayeác, guerotic guerora auançago çaitezten,

11. Eta pena eçar deçaçuen baquez içatera, eta çuen eguiteco proprién eguitera, eta çuen escu propriéz languitera, manatu çaituztegun beçala:

12. Campotic diradenetara honestqui perporta çaiteztençát, eta deusen beharric eztuçuençát.

13. Eta eztut nahi çuec ignorant çareten, anayeác, lo daunçanéz den becembatean, contrista etzaiteztençát, berce goitico sperançaric eztutenac-ere beçala.

14. Ecen baldin sinhesten badugu Iesus hil eta resuscitatu dela, halaber Iesus Iaunean lo daunçanac-ere Iaincoac erekarriren ditu harequin.

1 Tesalonikarrei 4