1 Paralipomenac 6:48-62 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

48. Lebitar hequien anaiac halaber eçarriac ciren Jaunaren etcheco tabernacleco eguimbide orotaco.

49. Aaronec ordean eta haren semeec erretzen çuten isensua holocaustetaco aldarearen gainean eta usain-onetaco aldarearen gainean, sainduren sainduco lan orotan; eta Israelençat othoitz eguiteco ciren, Jaincoaren cerbitzari Moisec manatu çuen gucien arabera.

50. Hauquiec dira berriz, Aaronen semeac: Eleaçar haren semea, Phinees Eleaçarren semea, Phineesena Abisue,

51. Abisuerena Bocci, Boccirena Oci, Ocirena Çarahia,

52. Çarahiarena Meraioth, Meraiothena Amarias, Amariasena Aquitob,

53. Aquitobena Sadoc, Sadoquena Aquimaas.

54. Eta hauquiec dira hequien egoitzac herrietan eta herrien muguetan, erran nahi da Aaronen semeenac, Caatharren ahaidegoen arabera; ecen hequiei çorthean guerthatu citzaizcoten.

55. Hequiei eman çaroezten beraz Hebron Judaco lurrean, eta hartaco hiripeac inguruan;

56. Bainan hirico bazterraldeac eta herriac emanac içan ciren Calebi, Jephonen semeari.

57. Bada, Aaronen semeei eman içan çaroezten ihes-lekutaco hiriac, Hebron eta Lobna bere hiripeequin;

58. Jether ere eta Esthemo beren hiripeequin, halaber Helon eta Dabir beren hiripeequin,

59. Asan ere eta Bethsemes beren hiripeequin;

60. Benjamingo leinutic berriz, Gabee eta hango hiripeac, Almath bere hiripeequin, Anathoth ere bere hiripeequin; orotara hamahirur hiri hequien familien arabera.

61. Caathen odoleco gaineraco umeei berriz, Manaseren leinu erditic eman çaroezten hamar hiri.

62. Bada, Jersonen semeec beren familien arauca içan cituzten hamahirur hiri Isacarren leinutic, Aserren leinutic, Nefthaliren leinutic eta Manaseren leinutic Basanen.

1 Paralipomenac 6