3. Borzgarrena, Saphatias, Abitalen semea; seigarrena, Jethraham, bere emazte Eglaren semea.
4. Sei seme sorthu citzaizcoen beraz Hebronen, non erreguinatu baitzen çazpi urthe eta sei hilabethez. Jerusalemen berriz, erreguinatu cen hogoi eta hamahirur urthez.
5. Bada, Jerusalemen ere sorthu citzaizcoen semeac, Simaa, Sobab, Nathan eta Salomon, laurac Betsabee Amielen alaba ganic;
6. Jebaar, Elisama,
7. Eliphaleth, Noie, Nepheg, Japhia,
8. Elisama, Eliada eta Elipheleth, bederatzi;
9. Horiec oro Dabiden semeac, aiphatu gabe ohaideen ganicacoac; arrebetzat içan çuten Thamar.