1. Bada, Dabidec Jerusalemera bilaraci cituen Israelgo lehembicicoac, leinuetaco buruçaguiac, tropetaco aitzindariac erregue cerbitzatzen çutenac, milatariac, ehuntariac, erregueren içate eta ontasunen gaineco cirenac, bere semeac ebaquiequin, handiac eta armadaco guiçonic guerlarienac.
2. Erregue jaiqui cen, eta xutic ororen aitzinean, erran çaroeten: Ene anaiac eta ene populua, adi neçaçue: Içatu dut gogoan templo baten eguitea, hartan eçarceco Jaunaren batasuneco arka, gure Jaincoaren oinetaco alkia; eta haren eguiteco xuxendu ditut oro.
3. Bainan Jaunac erran içan darot: Ez daroçu çuc ene icenari alchaturen etcheric, ceren çaren guerla-guiçona, eta odola ixuri duçulacoz.
4. Bainan Israelgo Jainco Jaunac hautatu içan nau ni ene aitaren etche gucitic, bethicotzat Israelen gainean erregue içateco; Judatic ecen hautatu ditu buruçaguiac. Bada, Judaren etchean ene aitaren etchea du hautatu; eta ene aitaren semeetaric ni nahi içan nau bereci Israel guciaren erreguetzat.
5. Berçalde ene semeetaric (ecic Jaunac asco haur eman içan darozquit), ene seme Salomon hautatu du, jarraraztecotzat Jaunaren erresumaco tronuaren gainean Israelen.
6. Eta erran içan darot: Çure seme Salomonec alchaturen ditu ene temploa eta ene phausa-lekua; ecic hura dut ene semetzat hautatu, eta ni aitatzat içanen natzaio.
7. Haren erreinua gogorturen dut bethi guciraino, irauten badu ene manamendu eta erabaquien bethetzen orai beçala.
8. Orai beraz Israelgo baldarna guciaren aitzinean, gure Jaincoac aditzen duelaric, derraçuet: Beguira çatzue eta bilha gure Jainco Jaunaren manamenduac oro, lur gori hau goça deçaçuen, eta çuen ondotic menderen mendetaraino çuen semeei utz deçaçuençat.
9. Eta çuc, Salomon ene semea, eçagut çaçu çure aitaren Jaincoa, eta cerbitza çaçu bihotz xahu eta gogo oso batequin; ecic, Jaunac ikarcen ditu bihotzac, eta badaquizqui gogo gucietaco berriac. Hura bilhatzen baduçu, aurkituren duçu: bainan uzten baduçu, bethico iraiciren çaitu.
10. Orai beraz Jaunac hautatu baitzaitu bere sainduteguico etchearen alchatzeco, loth çaite bihotzequin eta akaba çaçu.