1. Bada, Israelgo semeac nombre-arauca, familia-buruçaguiec, milatariac, ehuntariac, cargudunac erregue cerbitzatzen çutenac andanaca, sarthuz eta ilkiz urthean cein bere hilabethean, hogoi eta lau mila ciren aldian.
2. Lehembicico hilabethean, lehembicico andana manatzen çuen Jesboamec Çabdielen semeac, eta azpico cituen hogoi eta lau mila guiçon.
3. Pharesen iraulguitic cen, eta lehembicico hilabethean armadan aitzindari gucien buruçagui.
4. Dudia Ahoharrac çuen bigarren hilabetheco andana, eta haren ondocoa deitzen cen Maceloth, ceinac manatzen baitzuen hogoi eta lau mila guiçonetaco armadaren çathi bat.
5. Hirugarren hilabethean, hirugarren andanaren buruçagui cen Banaias Joiada apheçaren semea; eta bere andanan bacituen hogoi eta lau mila guiçon.
6. Hura cen hogoi eta hamarren arteco Banaias hazcarren hura, hogoi eta hamarren garaia. Amiçabad haren semeac manatzen çuen haren andanari.
7. Laugarrena cen, laugarren hilabethean, Asahel Joaben anaia, eta ondoco çuen Çabadias bere semea. Haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.
8. Borzgarren buruçaguia, borzgarren hilabethean, cen Samaoth Jecertarra; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.
9. Seigarrena, seigarren hilabethean cen Hira Acces Thecuarraren semea; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.