1 Paralipomenac 27:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Israelgo semeac nombre-arauca, familia-buruçaguiec, milatariac, ehuntariac, cargudunac erregue cerbitzatzen çutenac andanaca, sarthuz eta ilkiz urthean cein bere hilabethean, hogoi eta lau mila ciren aldian.

2. Lehembicico hilabethean, lehembicico andana manatzen çuen Jesboamec Çabdielen semeac, eta azpico cituen hogoi eta lau mila guiçon.

3. Pharesen iraulguitic cen, eta lehembicico hilabethean armadan aitzindari gucien buruçagui.

4. Dudia Ahoharrac çuen bigarren hilabetheco andana, eta haren ondocoa deitzen cen Maceloth, ceinac manatzen baitzuen hogoi eta lau mila guiçonetaco armadaren çathi bat.

1 Paralipomenac 27