1. Dabidec eta armadaco aitzindariec bereci cituzten beraz Asaphen, Hemanen eta Idithunen semeac cantatzeco guitarren, maniurren, eta cimbalen gainean, beren lerroaren arabera bethez bereciac cituzten eguimbideac.
2. Asaphen semeetaric: Çacur, Josep, Nathania, eta Asarela, Asaphen semeac, buruco çutela Asaph erregueren manuaren arabera cantatzen çuena.
3. Idithunen semeac berriz: Idithun, Godolias, Sori, Jeseias, Hasabiaa eta Mathathias, sei, buruco çutelaric beren aita Idithun, guitarraren gainean cantatzen çuena, eta Jaunari aithor eta laudorio ematen çutenen buruçaguia.
4. Heman ere; Hemanen semeac: Bocciau, Mathanim, Ociel, Subuel, Jerimoth, Hananias, Hanani, Eliatha, Jedelthi, Erromemthiecer, Jesbacafa, Melothi, Othir, Mahacioth.
5. Horien gucien aita cen Roman, erregueren ikustea Jaincoaren solasetan, Jaunaren botherearen goresteco. Eta Jaincoac Hemani eman ciozcan hamalau seme eta hirur alaba.
6. Guciac, erran nahi da Asaphen, Idithunen eta Hemanen semeac ciren bereciac, çain bere aitaren azpian, erregueren manuaren arabera Jaunaren etcheco eguimbideetan, Jaunaren temploan cantatzeco cimbalen, maniurren eta guitarren gainean.
7. Bada, hequiec beren anaiequin, irakaste guciac, Jaunaren canticac irakasten cituztenac, helcen ciren berrehun eta laur hogoi eta çorcitara.