1 Paralipomenac 24:4-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Bainan guiçon buruçaguietan hainitz guehiago kausitu cen Eleaçarren seme ecenez Ithamarrenic. Hargatic Dabidec bereci çaroezten buruçaguiac Eleaçarren semeei hamasei familien araura; eta Ithamarrenei, beren çorci familia eta etcheen araura.

5. Bi aldeetaco familiac berriz, beren artean çortera bereci cituen: ecic sainduteguico aitzindariac eta Jaincoaren gaucetacoac ciren hala Eleaçarren semeetaric, nola Ithamarrenetaric.

6. Nathanaelen semeac, Semeiasec, lebitar iscribauac, iscribuz eman cituen erregueren eta buruçaguien aitzinean, Sadoc apheçaren eta Abiatharren seme Ahimelequen aitzinean, eta aphez-familia eta lebitar-familietaco buruçaguien aitzinean ere; hartuz behin Eleaçarren etchea berceen buruco cena, guero Ithamarren etchea, ceinac berce batzu baitzituen bere azpico.

1 Paralipomenac 24