1 Paralipomenac 24:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, huna nola bereciac içan ciren Aaronen semeac. Aaronen semeac: Nadab, Abiu, Eleaçar eta Ithamar.

2. Bainan Nadab eta Abiu, haurrac gabe hil ciren beren aita baino lehen; eta Eleaçarrec eta Ithamarrec bethe cituzten apheztasuneco eguimbideac.

3. Dabidec bereci cituen beraz cein bere aldi eta eguimbideetaraco Sadoquen familia Eleaçar ganic jautsia, eta Ahimelequen familia Ithamar ganic jautsia.

4. Bainan guiçon buruçaguietan hainitz guehiago kausitu cen Eleaçarren seme ecenez Ithamarrenic. Hargatic Dabidec bereci çaroezten buruçaguiac Eleaçarren semeei hamasei familien araura; eta Ithamarrenei, beren çorci familia eta etcheen araura.

1 Paralipomenac 24