1 Paralipomenac 23:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabid beraz çahartu eta egunez bethe cenean, Israelen gainean erregue eçarri çuen Salomon bere semea.

2. Bilaraci cituen Israelgo aitzindari guciac, apheçac eta lebitarrac.

3. Lebitarrac kondatuac içan ciren hogoi eta hamar urthetaric eta goiti, eta kausitu ciren hogoi eta hemeçorci mila guiçon.

4. Hequietaric hogoi eta lau mila içan ciren hautatuac eta Jaunaren etcheco eguimbideetara phartituac. Cargudun eta juie baciren berriz, sei mila.

5. Aldiz athalçainac ciren lau mila, eta berce haimberce cantari, Jauna cantatzen çutenac, Dabidec cantetaraco eguin içan cituen tresnen gainean.

6. Eta Dabidec eçarri cituen cein bere aldietan Lebiren semeen etcheen arabera, erran nahi da Jersonen etchea, Caathena eta Merarirena.

7. Jersonen semeac: Leedan eta Semei.

8. Leedanen semeac: çaharrena Jahiel, Cethan eta Joel, hirur.

9. Semeiren semeac: Salomith, Hosiel eta Aran, hirur: horiec dira Leedanen familietaco buruçaguiac.

10. Semeiren semeac berriz: Leheth, Ciça, Jaus eta Baria: horiec dira Semeiren umeac, lau.

11. Bada, Leheth cen çaharrena, Ciça bigarrena. Jausec berriz, eta Bariac etzituzten içan hainitz hanr; hargatic içan ciren kondatuac familia eta etche bakar batecu.      

12. Caathen semeac: Amram, Isaar, Hebron eta Ociel, lau.

13. Amramen semeac: Aaron eta Moise. Aaron berecia içan cen, sainduren sainduan eguimbideen bethetzeco bethi gucian, berac eta bere semeec, eta isensua erretzeco Jaunari hari cihoaquioen moldean, eta haren icenean bethi eta bethi populuaren benedicatzeco.

14. Jaincoaren guiçon Moisen haurrac ere Lebiren leinuan içan ciren kondatuac.

15. Moisen semeac: Jersom eta Eliecer.

1 Paralipomenac 23