21. Dabid Ornanen gana heldu celaric beraz, Ornanec ikusi çuen, larrainetic bidera goan citzaioen, eta lurrean ahuspez adoratu çuen.
22. Eta Dabidec erran çaroen: Indaçu çure larraineco leku hori, hor Jaunari alcha dioçodan aldare bat eta gaitza populutic guibela dadien, eta dirutan har çaçu larrainaren balioa.
23. Ornanec berriz, ihardetsi çaroen Dabidi: Har çaçu, eta hortaz nahi duena eguin beça ene erregue jaunac; ene idiac ere holocaustaraco ematen ditut, lerac egurretaco eta oguia sacrificiotzat; guciac gogo onez emanen ditut.