1 Paralipomenac 19:7-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Erakarri cituzten hogoi eta hamabi mila orga-laster eta Maacaco erregue bere populuarequin. Hauquiec ethorri cirenean campatu ciren Medabaco parrean. Amontarrac ere beren hirietaric bilduric, ethorri ciren guerlara.

8. Hori aditu çuenean Dabidec, igorri cituen Joab eta bere guiçon hazcarren armada gucia.

9. Amontarrac atheraturic, lerrotan jarri ciren hirico athearen ondoan, lagunça ematera ethorri ciren erregueac berriz, berez jarri ciren celhaiean.

10. Joabec beraz eçagutuz aitzinetic eta guibeletic içan behar çuela guerla, hautatu cituen Israel gucitic guiçonic hazcarrenac, eta Siriarren contra eguin çuen.

1 Paralipomenac 19