1 Paralipomenac 17:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Dabidec bere jaureguian çuenean bere egoitza, Nathan profetari erran çaroen: Huna non nagoen ni cedrozco jaureguian, eta Jaunaren batasuneco arka berriz larru-olha batean.

2. Eta Nathanec ihardetsi çaroen Dabidi: Bihotzean ditutzun guciac eguizquitzu, ecic çurequin da Jaincoa.

3. Bainan gau hartan Nathani atheratu citzaioen Jaunaren hitza, cioelaric:

4. Çoaz eta erroçu Dabid ene cerbitzariari: Hau dio Jaunac: Ez darotaçu çuc eguinen etcheric ni hartan egoteco.

5. Ecic ez naiz etchetan egotu Israel eraiqui dudan egunetic orai arteo, bainan lekuz aldatuz bethi, olhan egotu naiz ni,

6. Israel guciarequin egonez. Ene populuaren arthatzeaz manatu nituen juieetaric bati ere minçatu othe natzaio, erranez: Certaco ez darotaçue cedrozco etche bat alchatu?

7. Hargatic orai erranen dioçu ene cerbitzari Dabidi: Hau dio armadetaco Jaunac: Arthaldeari alhapideetara jarraiquitzen cinenean, nic hartu içan çaitut, Israelgo ene populuaren buruçagui içan cintecençat.

1 Paralipomenac 17