38. Guiçon guerlari horiec oro, gudurat abian Dabiden gana bihotz garbiequin ethorri ciren Hebronera, Dabid erregue eçarcecotzat Israel guciaren gainean; ordean berce Israeldar guciec ere gogo bat çuten Dabid eguin cedinçat erregue.
39. Eta hirur egunez egotu ciren han Dabid baithan, jaten eta edaten çutelaric; ecen beren anaiec behar cirenac xuxendu çarozquiten.
40. Eta hurbilecoec eta urrunagocoec ere Isacarreraino, Çabuloneraino eta Nekaliraino, astotan, camelutan, mandotan, iditan, oguiac ekarcen cituzten jateco; irin, pico, mahats merlatu, arno, olio, idi, ahari, orotaric nasaicia handia ekarcen çuten; ecic bozcalencia cen Israelen.