1 Paralipomenac 12:26-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Lebiren semeetaric, lau mila eta sei ehun;

27. Joiada ere, Aaronen odolecoen buruçaguia, eta harequin hirur mila eta çazpi ehun guiçon;

28. Halaber Sadoc, berenez bihotz handico guiçon-gaztea, eta haren aitaren etchea, hogoi eta bi aitzindari;

29. Benjaminen semeetaric berriz, Saulen anaietaric, hirur mila; ecic hequietaric guehienac Saulen etcheari jarraiquitzen ciren oraino;

30. Efraimen semeetaric berriz, hogoi mila eta çorci ehun, indar handieneco guiçonac, haren leinutarretan aiphatuac.

31. Manaseren leinu erditic hemeçorci mila, cein bere icenecoequin ethorri ciren Dabid erregue eçarcera;

32. Isacarren semeetaric ere guiçon arguituac, demborac eçagutzen cituztenac Israeli cer eguin behar çuen manatzeco, berrehun aitzindari; gaineraco hequien leinu gucia berriz, hequien erranari jarraiquitzen cen.

1 Paralipomenac 12