23. Hau da Dabiden gana, Hebronen celaric, ethorri ciren armadaco aitzindarien araldea, Saulen erresuma haren escuetara erakarceco, Jaunaren hitzaren arabera:
24. Judaren semeetaric, sei mila eta çorci ehun guiçon, erredola eta lança çakartenac, guduraco hautac;
25. Simeonen semeetaric, çazpi mila eta ehun guiçon guducatzeco hazcarrenetaric;
26. Lebiren semeetaric, lau mila eta sei ehun;
27. Joiada ere, Aaronen odolecoen buruçaguia, eta harequin hirur mila eta çazpi ehun guiçon;
28. Halaber Sadoc, berenez bihotz handico guiçon-gaztea, eta haren aitaren etchea, hogoi eta bi aitzindari;