1 Paralipomenac 11:4-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Guero Dabid eta Israel gucia goan ciren Jerusalemera; hura da Jebus, non baitzauden Jebusearrac lekuco egoiliarrac.

5. Eta Jebusen çaudenec erran çaroten Dabidi: Ez haiz hemen sarthuco. Bada, Dabidec hartu çuen Siongo gaztelua, ceina baita Dabiden hiria.

6. Eta erran çuen: Jebusearra lehenic joco duena içanen da aitzindari eta buruçagui. Joab Sarbiaren semea igan cen beraz lehen-lehena eta aitzindari eguina içan cen.

7. Bada, Dabidec gazteluan eguin çuen bere egoitza, eta hargatic da deithua Dabiden hiria.

8. Eta hiri bat eguin çuen inguruan Melotic itzuli gucia eguin arteo. Joabec berriz, hiriaren gaineracoa alchatu çuen.

9. Eta Dabid cihoan aitzinatuz eta berhatuz, eta harequin cen armadetaco Jauna.

10. Hauquiec dira Dabiden guiçon guciz hazcarretan lehembicicoac, Israel guciaren gainean erreguetzen lagundu çutenac, Jaunac Israeli erran içan çaroen hitzaren arabera.

11. Hauquiec ciren Dabiden hazcarrac: Jefbaam, Hacamoniren semea, hogoi eta hamarren aitzindaria; hura cen aldi batez bere lança alchatu çuena hirur ehun guiçonen gainera eta guciac sakitu cituena.

12. Haren ondotic Eleaçar Ahoharra, haren osabaren semea, hirur garaien artean cena.

13. Hura guerthatu cen Dabidequin Pesdomimen Filistindarrac harat bildu cirenean gudura; eta toqui hartaco bazterraldea garagarrez bethea cen, eta populuac ihes eguin çuen Filistindarren aitzinean.

14. Hirur garaiac guelditu ciren bazterraren erdian, eta çaindu çuten; eta Filistindarrac jo cituztenean, Jaunac garhaicia handia eman çaroen bere populuari.

15. Berriz, hogoi eta hamarretaric hirurac jautsi ciren harcadi batera, ceinetan baitzen Dabid Odolamgo cilhoco ondoan, Filistindarrac Erraphaimgo haranean campatu cirenean.

16. Bada, Dabid gazteluan cen, eta Filistindarren guardia Bethlehemen cen.

17. Eta Dabid egarriz çagoen eta erran çuen: Ai! norbaitec eman baleçat Bethlehemgo athean den urteguico uretic!

18. Hirur horiec beraz goan ciren Filistindarren campen erditic, ura hartu çuten Bethlehemgo athean den urteguitic eta Dabidi ekarri çaroten edatera. Dabidec etzuen nahi içan, bainan nahiago içan çaroen Jaunari ixuri,

19. Cioelaric: Urrun ni ganic holacoric eguin deçadan ene Jaincoaren aitzinean, eta edan deçadan guiçon hauquien odola! ecic beren bicien galceco çorian ekarri darotate ur hori. Aria hortaz etzuen nahi içan edan. Horra cer eguin çuten hirur garaiec.

1 Paralipomenac 11