1. Eta ni anayeác, ecin minçatu natzayçue çuey spiritualey anço, baina carnaley anço, diot, haourrey anço Christ Iaunean.
2. Ezne edatera emaitez haci çaituztet, eta ez viandaz, ceren oraino ecin baitzineçaqueten, baina orain-ere oraino ecin deçaqueçue: ceren oraino carnal baitzarete.
3. Ecen inuidia eta gudu eta targoa çuen artean denean, etzarete carnal, eta etzabiltzate guiçonaren araura?
4. Ecen erraiten duenean batac, Ni Paulen naiz: eta berceac, Ni Apolloren, etzarete carnal?
5. Nor da bada Paul, eta nor Apollo, cerbitzari baicen, ceinéz sinthetsi vkan baituçue, eta batbederari Iaunac eman draucan beçala?
6. Nic landatu vkan dut, Apolloc arregatu: baina Iaincoac eman du handitzea.