1 Korintoarrei 16:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Sainduendaco eguiten diraden collectéz den becembatean, nola Galatiaco Elicey ordenatu baitrauet, hala çuec-ere eguiçue.

2. Asteco lehen egun oroz çuetaric batbederac bere baithan eçar deçan appart, Iaincoaren benignitatez ahal deçana gordatzen duela: nathorren orduan collectác eguin eztitecençát.

3. Eta guero arriua nadinean, nor-ere çuec letraz approbaturen baitituçue, hec igorriren ditut çuen liberalitatearen eramaitera Ierusalemera.

4. Eta baldin premiaric bada neuror-ere ioan nadin, enequin ioanen dirateque.

5. Ethorriren naiz bada çuetara, Macedonia iragan duquedanean (ecen Macedonian iraganen naiz.)

6. Eta çuec baithan aguian egonen naiz, edo neguä iraganen-ere: çuec guida neçaçuençát norat-ere ioanen bainaiz.

7. Ecen etzaituztet orain iragaitez ikussi nahi: baina sperança dut cerbait dembora egonen naicela çuec baithan, baldin Iaunac permetti badeça.

1 Korintoarrei 16