1 Erregueac 7:3-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Bada, Israelen etche guciari minço celaric, Samuelec erran çuen: Çuen bihotz guciz Jauna gana bihurcen baçarete, çuen artetic ken çatzue jainco arrotzac, Baal eta Astaroth; çuen bihotzac aphain çotzue Jaunari, hura bakarric cerbitza çaçue, eta atheraturen çaituztete Filistindarraren escutic.

4. Israelgo semeec iraici cituzten beraz Baal eta Astaroth, eta Jauna bakarric cerbitzatu çuten.

5. Eta Samuelec erran çuen: Israel gucia bilaraz çaçue Masphathera, çuençat othoitz deçadan Jauna.

6. Eta Masphathera bildu ciren, ura ekarri eta Jaunaren aitzinean ixuri çuten: barur eguin çuten egun hartan, eta han erran çuten: Jaunaren alderat bekatu eguin dugu. Eta Samuelec Masphathen juiatu cituen Israelgo semeac.

7. Filistindarrec nabadituric Israelgo semeac Masphathera bildu cirela, Filistindarren satrapac igan ciren Israelera. Israelgo semeec aditu çutenean hori, Filistindarren beldurrac hartu cituen.

8. Eta Samueli erran cioten: Gure Jainco Jauna gana deihadarretic ez bara, itzur gaitzan Filistindarraren escuari.

9. Bada, Samuelec hartu çuen esneco bildots bat; Jaunari oso-osoa escaini cioen; Samuelec Jaunari Israelençat deihadar eguin cioen, eta ençun çuen Jaunac:

1 Erregueac 7