1. Bada Filistindarrec hartu çuten Jaincoaren arka, eta Lagunça-harritic Açotera eraman çuten.
2. Filistindarrec Jaincoaren arka hartu çuten, eman çuten Dagonen temploan eta Dagonen aldean eçarri.
3. Açotarrac biharamun argui hastean jaiqui cirenean, hara non Dagon lurrean hedatua çagoela Jaunaren arkaren aitzinean: eta Dagon hartu çuten eta berriz bere lekuan eçarri.
4. Biharamunago goicean berriz ere jaiquitzearequin, Dagon atzeman çuten mustupilca lurrean hedatua Jaunaren arkaren aitzinean; bainan Dagonen burua eta bi escuac moztuac athelasean çauden.
5. Dagonen gorphutza bakarric cen bere lekuan. Aria hortaz Dagonen aphecec eta haren temploan sarcen diren guciec ez dute egungo eguna arteo oinaz uquitzen Dagonen athelasa Açoten.