3. Eta Saulen gainera erori cen guduco indar gucia. Arrambelariac jarraiqui citzaizcon eta saki gaitza eguin cioten arrambelariec.
4. Orduan Saulec erran cioen bere ezcutariari: Athera çaçu çure ezpata eta jo neçaçu, beldurrez ethor ditecen ingurebaquigabe horiec eta hil neçaten nitaz trufa eguinez. Eta ezcutariac etzuen nahi içatu, ecic laztura gaitzac harritua cen; hargatic Saulec hartu çuen ezpata, eta bere burua gainera arthiqui çuen.
5. Haren ezcutariac hori ikusi çuenean, erran nahi da Saul hila cela, berac ere bere burua ezpatan sarthu çuen eta harequin hil cen.
6. Hil içan cen beraz Saul, eta haren hirur seme eta haren guiçon guciac halaber egun hartan.