1 Erregueac 3:8-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta Jauna berriz abiatu cen eta oraino deithu çuen Samuel hirugarren aldico. Samuel jaiquiric, goan cen Heli gana,

9. Eta erran cioen: Huna non naicen, ceren deithu bainauçu. Helic eçagutu çuen beraz Jaunac deitzen çuela haurra, eta erran cioen Samueli: Çoaz eta lo eguiçu, eta guehiago deitzen baçaituzte, erranen duçu: Minça çaite, Jauna, ceren çure cerbitzariac ençuten baitzaitu. Samuel goan cen beraz, eta bere lekuan lokartu cen.

10. Jauna ethorri cen, eta gueldituric, deithu çuen, lehen beçala bietan: Samuel, Samuel. Eta Samuelec erran çuen: Minça çaite, Jauna, ceren çure cerbitzariac ençuten baitzaitu.

11. Eta Jaunac erran cioen Samueli: Huna solas bat daramat Israelen; edoceinec adi deçan, xixtuca hasico baitzaizco bere bi beharriac.

1 Erregueac 3