1. Bada, Samuel haurra Jaunaren aitzinean cerbitzatzen cen Heliren beguien azpian, eta orduco egunetan Jaunaren hitza bakandua cen, etzen aguerkunça garbiric.
2. Guerthatu cen, bada, egun batez, Heli bere lekuan etzana çagoela, eta lambrotuac ciren haren beguiac, eta etzeçaqueen ikus.
3. Jaincoaren arguia hil cedin baino lehen, Samuel lo çagoen, Jaunaren temploan, ceinetan baitzen Jaincoaren arka;
4. Jaunac deithu çuen Samuel. Hunec ihardetsi çuen: Huna ni.