1. Filistindarren armada guciac bildu ciren beraz Aphequera. Israel ere campatu cen Jezrahelen cen ithurri baten inguruan.
2. Bada, Filistindarren satrapac baçoacen ehunen eta milen buruan; Dabid ordean eta bere guiçonac azquen armadan ciren Aquisequin.
3. Eta Filistindarren aitzindariec Aquisi erran cioten: Cer nahi dute Hebrear horiec? Eta Aquisec ihardetsi cioten Filistindarren aitzindariei: Ez duçue eçagutzen Dabid, Israelgo erregue Saulen cerbitzari içana? Bada asco egun edo urthe enequin dela, eta ez dut erratecoric den gutiena horren baithan kausitu, ene gana ihes eguin içan duenetic eta egungo eguna arteo.