1 Erregueac 26:19-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Orai beraz, ene erregue jauna, ençun çatzu, othoi, çure cerbitzariaren hitzac: Ene contra subermatzen çaituena Jauna balin bada, usain goçotan har beça sacrificioa; bainan ordean guiçasemeac badira, madaricatuac dira Jaunaren aitzinean, hainec egun bainaute egotzi, Jaunaren primançan ez nadiençat egon, diotelaric: Habil, cerbitzazquic jainco arrotzac.

20. Eta orai ene odola lurrera ez bedi ixur Jaunaren aitzinean, Israelgo erregue atheratu delacotz cucuso baten ondoan, mendietan epherra bilhatzen den beçala.

21. Saulec ihardetsi çuen: Bekatu eguin dut; itzul çaite, ene seme Dabid; ecic nihoiz-ere ez darotzut guehiago gaizquiric eguinen, ceren egun çure beguiec guphidetsi duten ene bicia: agueri da ecic çoroqui haritu naicela, eta asco gauçaz jaquinsun ez nincela.

22. Eta Dabidec hunela ihardetsi çuen: Huna erregueren lança; erregueren muthiletaric bat athera bedi, eta har beça.

23. Jaunac, bere çucentasun eta cintasunaren arabera, sariztatuco du bakotcha; ecen egun Jaunac ene escuan eçarri çaitu, eta ez dut ene escua hedatu nahi içan Jaunaren cristoren gainera.

1 Erregueac 26