1 Erregueac 25:9-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Dabiden muthilac heldu içan cirenean, solas horiec oro erran ciozcaten Nabali Dabiden icenean, eta ixildu ciren.

10. Bainan Nabalec ihardetsi cioten: Nor da Dabid? eta nor da Isairen semea? egungo egunean bazterrac bethe dira beren nausien ihes dabilçan sehiz.

11. Hartu behar othe ditut beraz ene oguiac, ene urac eta ardi-moztaileençat hil ditudan acienden haraguiac, eta eman nongoac diren ez daquidan guiçon batzuei?

12. Hargatic Dabiden muthilac itzuli ciren beren bideaz eta bihurturic ethorri ciren, eta Dabidi ekarri ciozcaten Nabalec erran solas guciac.

13. Orduan Dabidec erran cioten bere muthilei: Ceinec bere ezpata eçar beça guerrian. Eta batbederac eçarri çuen bore ezpata guerrian, eta Dabidec ere berea guerrian eman çuen, lau ehun guiçonen heina jarraiqui cen Dabidi, eta berrehun guelditu ciren pusquen çain.

14. Bada, Abigaili, Nabalen emazteari, berria ekarri cioen bere muthilearic batec, cioelaric: Huna non Dabidec mortutic mandatariac igorri dituen, gure nausiari goraincien ematera, eta gaizqui hartu ditu.

15. Guiçon horiec behar beçain onac içatu dira guretzat, eta ez bidegabe-eguile; eta mortuan horiequin bici içatu garen gucian, ez da deusere galdu:

16. Harrasi bat beçala ciren guretzat hala gabaz nola egunaz, horien baithan arthaldeac alhatu ditugun gucian.

17. Horren gatic beguira eta buruan erabil çaçu cer eguinen duçun, ceren çure guiçonaren eta çure etchearen contraco aiherra gain gainera heldua da; eta bere Belialen seme bat da, halai non nihor ez baitaquioque minça.

18. Abigail higuitu cen beraz; hartu cituen berrehun ogui, bi çahagui arno, borz ahari erre, borz sato garagar xigortu, ehun floca mahats merlatu, eta ehun çare pico merlatu, eta eçarri cituen asto gainetan.

19. Eta erran cioten bere muthilei: Çoazte ene aitzinean; huna non jarraiquico natzaitzuen guibeletic; bainan etzioen deusere aiphatu Nabal bere senharrari.

20. Asto baten gainera igan cenean beraz, eta mendi beherera jausten celaric, Dabid eta bere guiçonac jausten ciren haren bidera; Abigailec laster eguin cioten aitzinera.

21. Eta Dabidec erran çuen: Eguiazqui alferretan beguiratu ditut mortuan guiçon horrenac ciren guciac, eta horren içate gucietaric ez da deusere galdu; eta niri onguiarençat gaizquia bihurtu darot.

22. Jaincoac Dabiden etsaiei hau eguin beçote eta hori gainetic, horrenac diren gucietaric harrasiari guernua ixurcen dioen bat uzten badut bihar goiça artean.

23. Bada Abigailec ikusi çuenean Dabid, berehala jautsi bere astotic: Dabiden aitzinean bere burua arthiqui çuen ahuspez, eta adoratu çuen lurretic.

24. Eta erori cen haren oinetara, eta erran cioen: Gaizqui hori, ene jauna, içan bedi ene gainean; çure nescatoa, othoi, minça bedi çure beharrietara, eta ençun çatzu çure sehiaren solasac.

25. Ene erregue jaunac ez beça, othoi, erorraraz bere bihotzeco gaitzidura Nabal tzar horren gainera; ceren, bere icenaren arabera, çoroa baita, eta çorotasuna da horrequin; bainan nic, çure nescatoac, ez ditut, ene jauna, ikusi çure muthil igorri ditutzunac.

26. Orai beraz, ene jauna, bici bedi Jauna, eta bici bedi çure arima, ecic Jaunac etzaitu utzi odolean sarcera, eta beguiratu darotzu escua. Eta orai Nabal beçala eguin beitez çure etsaiac, eta ene jaunari gaizquia bilhatzen diotenac.

27. Horren gatic onhets çaçu çure nescatoac bere jaunari ekarri dioen ongui-ethorri hau, eta emoçuete, çuri, ene jaunari jarraiquitzen diren muthilei.

1 Erregueac 25