1 Erregueac 25:33-44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

33. Benedicatua içan beçaiteci çu, egun odolera goatetic, eta ene burua en escuz aspercetic beguiratu nauçuna.

34. Bercela, ala Israelgo Jainco Jauna! ni çuri gaitz eguitetic beguiratu nauena, baldin ez bacine laster ene bidera ethorri, etzen bihar goiça arguitu arte huntan harrasiari guernua ixurcen duenic gueldituco Nabalen etchean.

35. Dabidec hartu cituen beraz Abigailen escutic harec ekarri içan ciozcanac oro, eta erran cioen: Çoaz baquean çure etcherat; huna non ençun dudan çure hitza, eta onhetsi çure beguithartea.

36. Bada, Abigail itzuli cen Nabalen gana: eta hara barazcari handi bat çuela etchean, iduri erregue-barazcari bat, eta Nabalen bihotza harro cen, ecen bera hordi-handi çagoen. Abigailec etzioen ez guti ez asqui deusere aiphatu biharamun goiça arteo.

37. Bainan arguitzeco, Nabalec bere arnoa cebatu çuenean, bere emazteac erran ciozcan oro, eta Nabalen bihotza barnean hil cen eta eguin harri bat beçala.

38. Eta hamar egun iragan cirenean, Jaunac jo çuen Nabal, eta hil içan cen.

39. Dabidec Nabal hil cela aditu çuenean, erran çuen: Benedica bedi Jauna, Nabalenganicaco ene laidoa xahutu duena, eta bere cerbitzaria gaizquitic beguiratu duena; eta Jaunac Nabalen tzarqueria bihurraraci du haren buruaren gainera. Dabidec igorri çuen beraz Abigailen gana, eta minçatu citzaioen hura emaztetzat harceco.

40. Dabiden cerbitzariac ethorri ciren Abigailen gana Carmelera, eta minçatu citzaizcon hunela: Dabidec çure gana igorri gaitu, çu bere emaztetzat hartu nahiz.

41. Xutituric, Abigail lurrean ahuspez adoran eman cen, eta erran çuen: Huna çure nescatoa, sehi bat beçala içan bedi ene jaunaren cerbitzarien oinen garbitzeco.

42. Eta berehala jaiquiric, Abigail igan cen asto baten gainera, eta borz nescatcha, haren andreorenac, goan ciren harequin, eta jarraiqui cen Dabiden meçulariei; eta eguin cen haren emazte.

43. Dabidec halaber emaztetzat hartu çuen Aquinoam Jezrahelgoa, eta biac içan ciren haren emazte.

44. Saulec ere Micol, bere alaba, Dabiden emaztea, eman içan cioen Phalti Laisen semeari, ceina baitzen Galimgoa.

1 Erregueac 25