1 Erregueac 23:9-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Dabidec jaquin çuenean Saul ixilca hari cela haren galceco bideen aphaincen, erran cioen Abiathar apheçari: Jaunçaçu ephodoa.

10. Eta Dabidec erran çuen: Israelgo Jainco Jauna, çure cerbitzariac aditu du Saul Ceilara ethorceco xuxencen hari dela, ene gatic hiriaren xahutzeco xedetan.

11. Ceilarrec haren escuetara arthiquico othe naute? eta Saul ethorrico othe da, çure cerbitzariac aditu duen beçala? Israelgo Jainco Jauna, argui çaçu çure cerbitzaria. Jaunac ihardetsi çuen: Saul ethorrico da.

12. Eta Dabidec erran çuen: Ceilarrec emanen othe gaituzte, ni eta enequin diren guiçonac, Saulen escuetara? Jaunac ihardetsi çuen: Emanen çaituztete.

13. Dabid jaiqui cen beraz, eta sei ehun guiçonen heina harequin, eta Ceilatic atheraturic, bazterrez-bazter çabilçan, ez-jaquinez norat eguin. Sauli berria eramana içan citzaioen ihes eguin çuela Dabidec Ceilatic eta itzuri cela; hargatic Saulec bere baithan gorde çuen ilkitzeco xedea.

14. Bada Dabid egoten cen mortuan toqui hazcarrenetan, eta egotu cen Cipheco mortuco mendian, mendi oihansuan. Saul halere bethi haren ondoan çabilan, bainan Jaunac etzioen escuetarat eman.

15. Eta Dabidec ikusi çuen Saul atheratu cela haren bicia beharrez. Bada Dabid Cipheco mortuan çagoen, oihan-pean.

16. Jonathas, Saulen semea, jaiqui cen; goan cen Dabiden gana oihanera, hazcartu çuen haren bihotza Jaincoa baithan, eta erran cioen:

17. Ez içan beldurric, ecen ene aita Saulen escua ez da çure gainera helduco; erreguinaturen çare Israelen gainean, eta ni bigarren içanen naiz çure ondotic; eta ene aita Saulec berac badaqui hori.

18. Batasun eguin çuten beraz biec elkarrequin Jaunaren aitzinean. Dabid guelditu cen oihanean eta Jonathas itzuli cen bere etchera.

19. Ciphtarrac igan ciren bada Saulen gana Gabaara, eta erran cioten: Ez othe daquiçu Dabid gordeca dagoela gure toquian oihaneco leku segurenetan, Haquilaco munhoan, ceina baita mortuco escuin-aldean?

20. Orai beraz çure bihotzac jausteco lehia içatu duen beçala, jauts çaiteci; ordean hura erregueren escuetara ematea gure eguitecoa da.

21. Eta Saulec ihardetsi çuen: Jaunac benedica betzazte, ceren urricaldu çareten ene çorigaitzari.

22. Çoazte beraz, othoi; ardura handienarequin ibil çaitezte urhats hortan, artharequin bilha çaizte, eta beguiz har çaçu hura dabilan toquia, edo hean norc ikusi duqueen han; ecen ustea badu, nic amarrurequin celatac hedatzen diozcadala.

23. Ikus eta beguizta çatzue haren gordegailu guciac, ceinetan gordetzen baita; ene gana bihur çaizte berri segurequin, goan nadiençat çuequin; eta luphean sarthua balitz ere, bilhatuco dut hura Judaco çoko gucietan.      

24. Eta Ciphtarrac jaiquiric, beren toquira goan ciren Saulen aitzinean. Bada Dabid eta bere guiçonac ciren Maongo mortuan, celhaietan Jesimongo escuinalderat.

25. Saul goan cen beraz bere lagunequin haren bilhatzera; berri hori ekarria içan citzaioen Dabidi, eta berehala jautsi cen guerendara, eta Maongo mortuan çagoen. Saulec aditu çuenean hori, Dabidi jarraiqui cen Maongo mortura.

1 Erregueac 23