5. Gad profetac Dabidi erran cioen: Ez egon gaztelu huntan; çoaci Judaco lurrera. Eta Dabid goan cen, eta ethorri cen Hareteco oihanara.
6. Saulec nabaditu çuen aguertu cirela Dabid eta harequilaco guiçonac. Bada Saul Gabaan çagoenean, eta Erraman den oihan batean celaric, lança escuan eta bere cerbitzari guciez inguratua,
7. Erran cioten berequin cituen cerbitzariei: Adi çaçue orai, Jeminiren semeac; landac eta mahastiac çuei orori emanen othe darozquitzuete Isairen semeac? mila guiçonen eta ehun guiçonen buruçagui eçarrico othe çaituztete guciac,
8. Oro ene contra elkar-hartuac içateco, eta niri berrien ez emateco, guciz noiz-ere ene semeac berac batasun eguin baitu Isairen semearequin? Bat ez da çuetaric ene çorigaitzaz urricalcen denic, eta albiste bat emanen darotanic, ene semeac eraicarazteraino ene contra ene cerbitzaria, egun arteo celata hedatzen hari çaitana.
9. Bada, Doeg Idumearrac, han cenac eta Saulen cerbitzarietaric lehembicicoac ihardetsi cioen: Ikusi içan dut Isairen semea Noben, Aquitoben seme Aquimelec apheçaren baithan.
10. Aquimelequec harençat Jauna consultatu içan du, eta jatecoac eman diozca, eta Goliath Filistindarren ezpata ere eman içan dio.
11. Erreguec beraz Aquitoben seme Aquimelec apheçaren bilha igorri çuen, eta Noben ciren haren aitaren aphecen etche guciaren bilha; eta guciac ethorri ciren Saulen gana.
12. Aquimeiequi erran cioen Saulec: Adi çaçu, Aquitoben semea. Hunec ihardetsi cioen: Badançut, Jauna?
13. Eta Saulec erran cioen: Cergatic ene contra elkar-hartu duçue çuc eta Isairen semeac, eta nolaz eman diozcatzu oguiac eta ezpata bat, eta harençat consultatu duçu Jaincoa, hura ene contra alchatzeco, bethi orai arteo celatac hedatuz?
14. Aquimelequec erregueri ihardetsi cioen: Eta nor da çure cerbitzari gucietan hain fidelic nola Dabid, erregueren suhia, çure manura abiatzen dena eta çure etchean ospez bethea dena?
15. Egun hasi othe naiz harençat Jaincoaren consultatzen? Nabarmenduraric (urrun ni ganic) erreguec har ez beça bere cerbitzariaren gainean horrelaco gauçaz, ene aitaren etche gucian: ecen çure cerbitzariac eguiteco hortaz ez du, ez guti, ez asqui, jaquitateric batere içatu.
16. Erreguec erran cioen: Heriotzez hilen çarete, Aquimelec, çu, eta çure aitaren etche gucia.