34. Jonathas mahainetic xutitu cen beraz hasarrearen hasarrez, eta jan gabe egotu cen hilabethearen bigarren egunean. Ecen damu-min hartu çuen Dabiden gainean, bere aitac ahalquea eman baitzioen.
35. Eta goiçac arguitu çuenean, Jonathas goan cen landara Dabiden oldearen arabera, eta muthico xume bat hartu çuen berequin.
36. Eta erran cioen bere muthilari: Habil eta ekarzquitzadac nic igorcen ditudan gueciac. Eta muthicoa lasterca goan ondoan, berce gueci bat igorri çuen muthicoa baino urrunago.
37. Hargatic muthicoa goan cen Jonathasec guecia igorri çuen lekura, eta Jonathasec guibeletic oihu eguin cioen muthicoari eta erran: Hara, hanche da guecia hire haindian.