1 Erregueac 19:16-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta meçudunac ethorri cirenean, guiçon-itchura atzeman cen ohean, eta ahunz-larrua haren buruan.

17. Eta Saulec erran cioen Micoli: Certaco enganatu nauçu hola, eta ihes eguitera utzi duçu ene etsaia? Micolec ihardetsi cioen Sauli: Ceren berac erran baitarot: Utz neçaçu, bercela hilen çaitut.

18. Bada, ihes eguinic Dabid itzuri cen; Samuelen gana ethorri cen Erramathara, eta Saulec eguin ciozcan guciez jaquinsun eguin çuen. Samuel eta biac goan ciren eta Naiothen egotu ciren.

19. Eta berria Sauli ekarria içan citzaioen, erraten ciotelaric: Hara Dabid Naioth Erramathacoan dela.

20. Saulec igorri cituen beraz guardiac Dabiden harcera; hequiec ikusi ondoan profeta-mulço bat profetisatzen hari cirenac, eta Samuel hequien buruan jarria, Jaunaren izpiritua lothu citzaioeten berei halaber, eta berac ere profetisatzen hasi ciren.

1 Erregueac 19