18. Dabidec ordean erran cioen Sauli: Nor naiz ni, edo cer da ene bicia, edo ene aitaren ethorquia Israelen, erregueren suhi eguin nadiençat?
19. Bainan ethorri cenean ordua, Merob, Saulen alaba, Dabidi ematecoa, Hadriel Molatharrari emaztetzat emana içan cen.
20. Bada, Micol, Saulen bigarren alabac maithatu çuen Dabid. Eta hori erran cioten Sauli eta haren gogaraco içan cen.
21. Saulec erran çuen: Micol emanen diot, içan dadien horren galgarri, eta Filistindarren escua içan dadien horren gainean. Eta Dabidi erran cioen Saulec: Egun ene suhi içanen çare bi gaucetan.