1 Erregueac 18:13-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Saulec beraz Dabid urrundu çuen bere ganic, eta eçarri çuen mila guiçonen aitzindari; eta hura ilkitzen eta sarcen cen populuaren aitzinean.

14. Bere bide gucietan ere umoqui cerabilan, eta Jauna harequin cen.

15. Hargatic Saulec ikusiric guciz umoa cela, itzalgaizten hasi citzaioen.

16. Bainan Israel guciac eta Judac maite çuten Dabid, ecen hequien buruan sarcen eta ilkitzen cen.

17. Eta Saulec erran cioen Dabidi: Huna Merob, ene alaba çaharrena; hau emanen darotzut emaztetzat; bakarric, içan çaiteci bihozdun, eta guduca çaite Jaunaren guerletan. Bainan Saulec bere gogoarequin eguiten çuen: Ene escua ez bedi jauts horren gainera, bainan bai Filistindarrena.

1 Erregueac 18