3. Isai deithuco duçu sacrificiora, eta nic irakatsico darotzut cer eguin, eta gançutuco duçu nic erakutsico darotzudana.
4. Samuelec eguin çuen beraz Jaunac erran cioen beçala. Bethlehemera ethorri cen, eta hirico çaharrac haren bidera heldu cirelaric miretsiac, erran cioten: Baquearequin sarcen çaquizquigu?
5. Ihardetsi çuen: Bai, baquearequin. Ethorri naiz Jaunari imolatzera. Sainduets çaitezte, eta çatozte enequin imolatzera. Sainduetsi cituen beraz Isai eta bere semeac eta sacrificiora deithu cituen.
6. Eta sarthu cirenean, ikusi çuen Eliab, eta erran çuen: Jaunac aitzinean othe du bere Cristo?
7. Eta Jaunac erran cioen Samueli: Ez beçaçu horren beguitharteari beguira, ez-eta horren irazquiaren lucetasunari, eragotzi dut hori; nic ez dut juiatzen guiçonaren adimenduaren arabera; guiçonec agueri dena ikusten dute, bainan Jaunac bihotzari beguiratzen dio.
8. Isaic Abinadab deithu çuen Samuelen aitzinera. Hunec erran çuen: Jaunac hori ere ez du hautatu.
9. Isaic beraz erakarri cioen Sama, ceintaz Samuelec erran baitzuen: Jaunac ez du hautatu hau ere.