16. Saul eta Jonathas, haren semea, eta hequiequin kausitu cen populua Gabaa Benjamingoan ciren: eta Filistindarrac Macmasen jarriac çauden.
17. Filistindarren campetaric hirur andana atheratu ciren harrapaquetara. Bat cihoan Efraco bideaz Saulen lurreco alderat;
18. Berce bat, berriz, Bethorongo bideaz; eta hirugarrena itzuli cen Seboimgo haraneco muga gaineco biderat, mortuco parrean.
19. Bada, harotzic etzen kausitzen Israelgo lur gucian; ecen Filistindarrac harotzic uztetic beguiratu ciren, beldurrez Hebrearrec eguin cetzazten ezpatac edo lançac.
20. Israel gucia jausten cen beraz Filistindarretara, ceina bere golde, haitzur, haizcora eta jorraiaren çorrotzaraztera.
21. Hargatic goldeen, haitzurren, hirur-horcecoen eta haizcoren ahoac kamustuac ciren; etzen akuloetaraino çorroztecoac etzirenic.
22. Eta guduco eguna ethorri cenean, ez ezpata bat, ez lança bat etzen kausitu Saulequin eta Jonathasequin cen populu guciaren escuan, Saulez eta Jonathas haren semeaz landan.
23. Bada, Filistindarren armada atheratu cen Macmasera igaitecotzat.