1 Erregueac 11:7-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Bere bi idiac harturic puscacatu cituen, eta berri-ekarleequin igorri cituen Israelgo bazter orotara, cioelaric: Nor-ere ilkico eta Sauli eta Samueli jarraiquico ez baita, horrelaxe eguina içanen çaiote haren idiei. Jaunaren beldurra sarthu cen beraz populuan, eta oro atheratu ciren guiçon bakar bat beçala.

8. Saulec beguietan iragan cituen Becequen, eta Israelgo semeetaric baciren hirur ehun mila guiçon, eta Judatic hogoi eta hamar mila.

9. Eta ethorri ciren berriquetariei erran çuten: Hunela erranen dioçuete Jabes Galaaden diren guiçonei: Bihar iguzquia berotuco denean içanen da çuen librança. Berri hori eraman cioeten Jabestarrei, ceinac bozcariotan sarthu baitziren.

10. Eta Amontarrei erran cioeten: Bihar ilkico gare çuen gana; eta eguinen darocuçue atseguin duqueçuena.

11. Biharamuna ethorri cenean, Saulec hirur andanetan eçarri çuen populua; goiz lehenean sarthu cen etsaien campetan, eta hilca haritu citzaioen Amoni iguzquia berotu arteo; eta ondarrac barraiatuac içan ciren halaz non hequietaric ez baitziren bia elkarrequin guelditu.

12. Eta populuac Samueli erran cioen: Cein da erran duen hura: Saul erreguinatuco othe da gure gainean? Igutzue halaco guiçonac, eta hilen ditugu.

13. Saulec erran çuen: Egun huntan ez da nihor heriotzetan eçarrico, ceren Jaunac egun eguin baitu Israelen librança.

1 Erregueac 11