1. Bada, Samuelec hartu çuen olio uncitto bat eta Saulen buruaren gainera hustu çuen; musu eman cioen eta erran: Huna non Jaunac gançutu çaituen buruçaguitzat bere primançaren gainean, eta haren populua bere inguruco etsaien escuetaric atheratuco duçu. Eta huntaric eçagutuco duçu Jaunac buruçaguitzat gançutu çaituela.
2. Egun ene ganic goanen çarenean, bi guiçon atzemanen ditutzu Erraehelen hobiaren ondoan, Benjamingo muguetan, hegoaldetic, eta erranen darotzute: Aurkituac dira astoac, ceinen bilhatzera goan baitzare; eta astoac utziric, çure aita çuetaz da grinetan, eta dio: Cer eguinen dut ene semearençat?
3. Eta handic goan çaitequeenean eta aitzinago iragan, helcen çarenean Thaborreco haritzera, han atzemanen çaituzte hirur guiçonec, Jauna gana Bethelera igaiten direlaric; batec bizcarrean içanen ditu hirur pittica, berce batec hirur ogui-ophil, eta berceac pitcher bat arno.
4. Eta agur eguin ondoan, emanen darozquitzute bi ogui, eta çuc hartuco ditutzu hequien escutic.
5. Guero ethorrico çare Jaincoaren munhora, non baita Filistindarren guardia; eta han hirian sarthu çaitequeenean, çure bidean içanen duçu profeta-mulço bat, gainetic jausten direla profetisatuz, eta hequien aitzinean maniurra, atabala, xirola eta guitarra.
6. Eta Jaunaren izpiritua çure baithan jaucico da, eta hequiequin profetisatuco duçu, eta berce guiçon bat eguinen çare.
7. Eçagutzari horiec oro guerthatu çaizquiquetzunean, eguiçu çure escuetara helduco dena, ceren Jauna çurequin içanen baita.
8. Ni baino lehen jautsico çare Galgalara (ecen ni ethorrico naiz çure gana), sacrificio bat escaint deçaçun eta baquezco bitimac imola: çazpi egun egonen çare ene beguira, çure gana ethor nadien arteo, eta nic erakutsico darotzut cer eguin.