2. Içan cituen bi emazte, ceinac deitzen baitziren, bat Ana, eta bercea Phenena. Phenenac bacituen semeac, bainan Anac etzuen haurric.
3. Eta guiçon hura bere hiritic igaiten cen, egun manatuetan, Silora armadetaco Jaunaren adoratzera, eta hari sacrificioen escaincera. Bada, han ciren Heliren bi seme, Ophni eta Phinees, Jaunaren apheçac.
4. Elcana beraz ethorri cen egun batez, imolatu çuen bitima, eta eman ciozcaten Phenena, bere emazteari, eta bere seme-alaba guciei beren çathiac;
5. Bainan Anari eman cioen çathi bakar bat, gogoa ilhunic, ceren maite baitzuen Ana. Bada, Jaunac agor utzi çuen.
6. Phenenac ere, bekaitzez, nahigabe ematen cioen, eta borthizqui jasanarazten, hambatetaraino, non escarnioca baitzerabilcan, Jaunac agor utzi çuelacotz.
7. Eta horrela eguiten çuen urthe oroz, muga ethorriric, Jaunaren templora igaiten cirenean; horrela jaçarcen cioen; eta Ana nigarrari ematen cen eta janhariric etzuen harcen.
8. Elcana bere senharrac erran cioen beraz: Ana, certaco eguiten duçu nigar? certaco ez duçu jaten? certaco eritzen da çure bihotza? Ez othe natzaitzu hobe ecenez hamar seme?
9. Bada, Silon jan eta edan ondoan, Ana jaiqui cen. Eta Heli apheça Jaunaren temploco athean bere alkian jarria çagoelaric,
10. Nola Anac bihotza çaurthua baitzuen, Jaunari othoitz eguin cioen, nigarretan urcen celaric;
11. Eta botu eguin çuen; cielaric: Armadateco Jauna, çure nescatoari beguiratuz, ikusten baduçu ene bihotzmina, orhoitzen baçare nitaz, ez baçaitzu ahanzten çure sehia, eta çure nescatoari seme bat ematen badioçu, hura bere bicitzeco egun gucietaco emanen diot Jaunari, eta biçarnabala ez da haren buru gainean iraganen.
12. Bada, nola othoitz eta othoizca hari baitzen Jaunaren aitzinean, guerthatu cen Heli ohartu cela haren aho higuitzeei;
13. Ecen Ana bihotzez minço cen; haren ezpainac bakarric higuitzen ciren, eta haren ganic hitz bat etzen aditzen. Helic uste içan çuen beraz mozcorra cela,
14. Eta erran cioen: Noiz arteo egonen çare hordi? Utzaçu aphur bat iragaitera ahotic darioçun arno hori.
15. Anac ihardetsi cioen: Ez, jauna; emaztequi guciz dohacabe bat naiz; ez dut arnoric edan, ez-etare mozcor deçaqueten edarietaric batere, bainan ene bihotza ixurcen dut Jaunaren aitzinean.