12. Balaamek erantzun zion:—Argi eta garbi esan nien zure mezulariei:
13. «Nahiz eta Balakek jauregia bete zilar eta urre eman, ezin dut neure kabuz ezertxo ere egin, ez onik, ez txarrik, Jaunaren aginduaren kontra».
14. Neure aberrira itzuliko naiz, bai; baina hori baino lehen, herri horrek etorkizunean zuen herriari egingo diona azalduko dizut.
15. Orduan, bertso hauek abestu zituen:«Hona hemenBeor-en seme Balaamen,begirada argiko gizonaren, mezua;
16. hona hemen estasian,begiak zabal-zabal,Jainkoaren hitza entzun,Goi-goikoaren egitasmoa ezagutueta Ahaltsuaren agerpenakdituenaren mezua.
17. Ikusten ari naiz,baina ez da orain gertatuko;begi aurrean dut,baina ez da berehala beteko:Jakoben herritik izarra sortzen da,Israeldik errege-makila ateratzen;Moaben bekokia zanpatzen du,Seten ondorengoenburezurra xehatzen.
18. Edom konkistatuko du,beronen Seir lurraldeaz jabetuko:Israelek garaipena lortuko du.
19. Jakoben herritik sortzen damenderatzailea: etsaien hirietanbizirik geldituak garbitzen ditu».
20. Gero, Balaamek Amalek ikusi eta bertso hauek abestu zituen:«Herrietan lehena, Amalek!Haren etorkizuna, ordea,hondamendi!»
21. Kendarrak ere ikusi eta bertso hauek abestu zituen:«Zuen egoitza sendoa,zuen habia harkaitzean kokatua!
22. Baina zuen habia suak irentsiko dueta Axurrek gatibuhartuko zaituzte».
23. Azkenik, bertso hauek abestu zituen:«Ai ene! Nor aterako da bizirikJainkoak ekingo dionean?
24. Ontziak datoz Zipre aldetik,Axur eta Eber zanpatuko dituzte,baina beraiek erehondatuak gertatuko dira».