Zenbakiak 23:5-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Orduan, adierazi behar zituen hitzak jarri zizkion Jaunak ahoan Balaami eta Balakengana itzultzeko agindu.

6. Itzuli zen Balaam Balakengana eta erre-oparien ondoan aurkitu zuen moabdar buruzagi guztiekin.

7. Orduan, bertso hauek abestu zituen Balaamek:«Mesopotamiatik etorrarazi nau Balakek,ekialdeko mendietatikMoabeko erregeak:“Zatoz, madarika ezazu Israel,gaitzetsi Jakoben herria!”

8. Baina nola madarikatuJainkoak madarikatu ez duena?Nola gaitzetsiJaunak gaitzetsi ez duena?

9. Harkaitz garai hauetatik ikusten dut,muino gainetik begi-bistan dut:horra hor, aparte bizi den herria,besteekin nahastu gabea!

Zenbakiak 23