Zenbakiak 23:11-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Orduan, Balakek esan zion Balaami:—Baina, zer egin didazu? Etsaiak madarikatzeko ekarri, eta zuk bedeinkazioz bete?

12. Balaamek erantzun:—Jaunak adierazitakoa behar dut esan.

13. Balakek, orduan:—Zatoz nirekin beste leku batera, handik herri osoa ikusiko baituzu. Izan ere, hemendik ez dezakezu israeldar kanpalekuaren ertz bat besterik ikus. Handik madarikatuko duzu.

14. Pisga mendi-gailurreko begiraleku batera eraman zuen. Han ere zazpi aldare eraiki eta bakoitzean zekor eta ahari bana eskaini zituen.

15. Balaamek esan zion Balaki: «Zaude hor erre-oparien ondoan, ni Jaunarekin egotera noan bitartean».

16. Jaunak, bidera irtenik, esan behar zituen hitzak adierazi zizkion Balaami eta Balakengana itzultzeko agindu.

17. Itzuli zen Balakengana eta erre-oparien ondoan aurkitu zuen moabdar buruzagiekin. Balakek galdegin zion:—Zer dio Jaunak?

18. Orduan, Balaamek bertso hauek abestu zituen:«Entzun arretaz, Balak,Tziporren seme hori!

Zenbakiak 23