1. Israeldarrak berriro abiatu eta Moabeko lautadan ezarri zuten kanpalekua, Jordanez ekialdera, Jerikoren parean.
2-4. Garai hartan, Moabeko erregea Tziporren seme Balak zen. Jakin zuen erregeak israeldarrek amortarrei egindakoa, eta moabdarrak beldurrak hartu zituen Israel herria hain ugaria zela ikusirik. Israeldarren aurrean izututa, moabdarrek Madiango herri-arduradunei esan zieten: «Idiak zelaiko belarra bezala garbituko ditu jendalde horrek gure inguru guztiak».
10. Balaamek erantzun:—Tziporren seme Balakek, Moabeko erregeak, bidali dizkit mezu honekin:
11. Egiptotik atera den herriak lurralde osoa estali du. Zatoz berehala herri hori madarikatzera; beharbada, borrokatu ahal izango dut eta bota.
12. Jainkoak esan zion Balaami:—Ez joan horiekin! Ez duzu herri hori madarikatuko, nik bedeinkatua baitut.
13. Biharamun goizean, Balaken buruzagiei esan zien: «Itzuli zeuen lurraldera, Jaunak ez baitit uzten zuekin joaten».
14. Moabeko buruzagiek, Balakengana itzuli eta esan zioten: «Balaamek ez du etorri nahi izan gurekin».
15. Baina Balakek beste buruzagi batzuk bidali zituen, aurrekoak baino ugariago eta ospetsuagoak.
16. Balaamengana iritsirik, esan zioten:—Honela dio Tziporren seme Balakek: Mesedez, ez muzin egin niregana etortzeari.
17. Ohorez beteko zaitut eta zuk eskatu guztia egingo; zatoz, arren, eta madarika ezazu herri hori.
18. Baina Balaamek erantzun zien Balaken zerbitzariei:—Nahiz eta Balakek jauregia bete urre eta zilar eman, ezin dut ezertxo ere egin, ez handi ez txiki, Jaunaren, nire Jainkoaren, aginduaren kontra.
19. Dena den, igaro gaua hemen zuek ere, Jaunak oraingoan esango didana jakin arte.