1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
2. «Esan israeldarrei: Bizilekutzat emango dizuedan lurraldera iristean,
3. erre-opariak eta sakrifizioak eskainiko dizkiozue Jaunari, nahiz botoren bat betetzeko, nahiz nork bere borondatez, nahiz festa nagusietan. Horretarako abelgorria nahiz abere xehea aukeratuko duzue, eta Jaunak atseginez onartuko du oparia.
22-23. «Agindu hauek guztiak, Jaunak Moisesi adieraziak eta haren bidez zuei emanak, indarrean daude aldarrikatu zirenetik eta hala egongo dira aurrerantzean ere zuen ondorengo belaunaldi guztientzat. Horiek horrela, eman dezagun, oharkabean bete gabe uzten duzuela agindu horietako bat.