7. Txarrangil-haziaren itxurakoa zen mana, erretxina-kolorekoa.
8. Banatu egin ohi zen herria mana biltzeko, eta, errotan eho edo motroiloan xehatu ondoren, lapikoan egosi eta olio-opilen gustuko opilak egiten zituzten.
9. Gauez, kanpalekuan ihintza egitean, gainean agertzen zen mana.
10. Aditu zuen Moisesek herria, senitarteka bildurik, nor bere etxolaren sarreran negarrez ari zela. Jauna haserre-sutan zegoen; Moises ere mindurik zegoen,
11. eta esan zion Jaunari:—Zergatik hartu duzu hain gaizki zeure zerbitzari hau? Zergatik jarri nauzu zoritxarrean, herri honen zama neuri ezarriz?