Zenbakiak 10:25-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

25. Azkenik, kanpamendu guztien atzeguardian dandarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Dandarren gudarostea Amixadairen seme Ahiezerren agindupean zihoan,

26. axertarren leinukoa Okranen seme Pagielen agindupean

27. eta neftalitarren leinukoa Enanen seme Ahiraren agindupean.

28. Segida horretan abiatu ziren israeldarrak, gudarostetan banaturik.

Zenbakiak 10