12. Jerusalemen aurka borroka egin zuten herri guztiei zigor hau ezarriko die Jaunak: haragia usteldu egingo zaie oraindik bizirik daudela, begiak beren zuloetan ustelduko zaizkie, mihia aho barruan.
13. Egun hartan, Jaunak bidalitako beldur-ikara larriak hartuko ditu: batek lagunari eskua ematean, besteak ukabilkada emango dio.
14. Judako jendeak ere Jerusalemen alde egingo du borroka. Inguruetako herrien aberastasunak bereganatuko dituzte: zilar, urre eta soinekoak ugari.
15. Lehen aipatu den zigor berbera jasango dute zaldi, mando, gamelu, asto eta etsaien guda-etxoletako beste abere guztiek.
16. Jerusalemi eraso egin zioten herrietan bizirik geldituak, urtero-urtero etorriko dira errege Jaun ahalguztiduna gurtzera eta Etxola Jaia ospatzera.