7. «Baina nik, Jaunak, Judako herrialdeak salbatuko ditut lehenengo, Daviden ondorengoak eta Jerusalemgo bizilagunak Judako beste herrialdeen kaltetan harro ez daitezen.
8. Egun hartan, neuk, Jaunak, zainduko ditut Jerusalemgo bizilagunak: makalena Daviden pareko izango da; Daviden ondorengoak izango dira gidari, Jainkoa bera bezala, Jaunaren aingerua bezala.
9. «Egun hartan, Jerusalemi erasoka etor dakizkion guztiak hondatuko ditut.
10. Daviden etxe gainera eta Jerusalemgo bizilagunen gainera bihotz-damua eta otoitz-espiritua isuriko ditut. Ni zulatua ikustean, hiletak joko dituzte seme bakarrarengatik bezala, negar samina egingo dute lehen-semeagatik egin ohi den bezala.
11. Egun hartan, handia izango da Jerusalemen hileta-negarra, Megidoko lautadetan Hadad-Rimon jainkoari egiten zaiona bezalakoa.