Sofonias 3:13-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Israelen bizirik geldituekez dute aurrerantzeanbidegaberik egingo,ez gezurrik esango,ez beren ahotanengainu-hitzik izango.Eta inoren beldurrik gabejango dute eta atseden hartuko».

14. Egin kantu, Sion hiri!Egin poz-irrintzi, Israel!Poztu, Jerusalem,alaitu bihotz-bihotzez!

15. Alde batera utzi baitu Jaunakzure aurkako epaia,uxatu ditu zure etsaiak.Jauna, Israelgo erregea,zurekin dago:ez zara gehiagoezeren beldur izango.

16. Egun hartan,honela esango zaio Jerusalemi:«Ez izan beldurrik, Sion,ez egon bihotz-eroria.

17. Zure Jainko Jauna zurekin dago,salbatzeko ahaltsu!Pozik bai pozik dago zurekin.Bere maitasunezbiziberritzen zaitu.Pozez jauzika eta kantaridago zuregatik».

18. Honela dio Jaunak:«Nik bilduko ditut, Jerusalem,zuregandik urruti,jairik gabe triste zeudenak.Bai astuna zure lotsa!

Sofonias 3